XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musu bat ikusten den filmeak batekoak dira, bi musu dauzkatenak bikoak, hiru dauzkatenak hirukoak, hiru musu eta igurtziren bat dutenak hiru errekoak, eta igurtziak eta zirriak dituztenak, azkenik, laukoak dira.

Eta ni irrikitzen nago Echezarretara joateko eta 3 con reparos edo 4 duten horietakoren bat ikusteko.

Adibidez, Lo que el viento se llevó edo Siete novias para siete hermanos.

Gure arreba Mikaela askotan joaten da 3R eta 4 klasifikazioa duten filmeak ikustera.

Horregatik, aurreko batean istilu handia izan zuen apaizarekin.

Asteroko aitortzan Don Candidok (guk Don Bandido deitzen diogu) batipat hirutik gorako filmerik ez ikusteko agindu zion, baina Mikaelak ezetz erantzun zion, horiexek direlako hain zuzen berari gehien gustatzen zaizkionak, eta joaten jarraituko zuela aitortu zion.